XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. PRODUKZIO-MODU BERRIA.

Definizio desberdin asko eman zaio Feudalismo hitzari.

Horregatik ere (bakoitzak bere gisara bait darabil hitza), zaila da oso Feudalismoa non eta zein mendetan hedatu zen zehaztea.

Ikasgai honetan Mendebaldeko Europan garatutako era feudaletara mugatuko gara, Feudalismo klasikoa deritzonera alegia, kapitalismoaren sorrerarako berori aurre-urratsa izan bait zen.

Inperio karolingiarraren inguruan eratuta, XI-XIII. mendeetan jo zuen gailurra sistema feudalak.

Ahulaldi-prozesu batetan goiz sartuarren, erregimen horren hainbat ezaugarrik luzaroan iraungo zuen, ondoko mendeetan.

1. Feudalismoaren eraketa

Aurreko bi erregimenen bateratzea, sintesi orijinala, da Feudalismoa.

Lehengo produkzio-moduei, orain leinu-solidaritasunak eta zenbait sentimendu primitibo elkartzen zaizkiei.

Erritu sinbolikoek garrantzia berria hartzen dute.

Germaniar erromatartu berrien premiak dira horiek.

Erroma-ko Estatu esklabistaren herentzia da, berriz, goi-botere baten ideia.

Aldi berean, esan daiteke erakunde feudal batzuren erroak (basailutza, benefizioa, joputza) aurreko sistema horietan murgiltzen direla.

2. Sistema feudalaren ezaugarriak.

Bi puntu nagusitan labur genezake arazo osoa: a) Oinarri ekonomikoa: jaurgoa, eta b) Honen gainean, eraikitzen den edifizio juridikoa.

GAZTELU FEUDALA. Gotor-leku mota bat zen. Erdi Aroan, mendean zehar, ez zen beti berdina izan, eta tokian tokiko desberdintasunak ere nabariak dira.

Nekazarien zorrak.

Bazkotan, arkume bat; jaraile moztean sei txanpon; garia moztean, bazkari bat eta olo-neurri bat; mahatsa biltzean hamabi denario, hiru ogi eta ardoa; Garizuma iristean, kapoi bat; Garizuma erdian sei txanpon.

Saint Vincent de Maçon-go Kartularia.

Kontutan izan behar da ez direla aipatzen.

: - Jaunaren lurrean egin behar duten lana.

- Urtean zehar dituzten betebehar guztiak.

- Zerbitzuen aniztasuna: Garia, ardoa, bazkaria, eta batez ere dirua.

Hauetako batzuk, seguraski, lehengo lan-zerbitzuen ordezkoak.